XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); MATERIA eta Natur-en artean, .053 esanguratasun-mailako koerlazioa.

Gure ikerketan agertzen denez, beraz, Pentsamendu Logikoaren Garapenak oso koerlazio garaia agertzen du Natur-eko errendimenduarekin, eta prekontzepzioak ere positiboki koerlazionaturik agertzen dira.

Nolanahi ere, ez dirudi Natur-eko errendimenduaren arrazoi bakarra Pentsamendu Logikoaren Garapenean aurkitu behar denik.

Erregresioaren estatistikoak ez du Garapen-maila Natur-eko errendimenduaren esplikatzaile bakartzat jartzen.

Pentsamentu Logikoaren Garapenak, Natur-eko errendimendua esplika lezake (SPSS-1), baina prekontzepzio oker gutxiago edukitzearen ondorenez (SPSS-2).

Prekontzepzio oker gutxiago edukitzeak, bestalde, neurri batean esplikatzen du Natur-en errendimendu hobea izatea, baina ez neurri osoan.

Mutilek, neskek baino prekontzepzio oker gutxiago agertzen badituzte ere, neskek baino kalifikapen okerragoak ateratzen dituzte Natur-en.

Itaun32-ri dagokionez, Prekontzepzioen artetik, PK2 faktorea eta LANDAREAK gai-multzoa dira, Natur-eko errendimenduarekin esanguratsuki koerlazionaturik agertzen direnak.

Zenbait item-i eta zenbait gai-multzori buruzko prekontzepzioek ez dute koerlazio esanguratsurik agertzen Natur-eko errendimenduarekin.

Aurrekontzeptu horiek Natur-eko errendimenduan eraginik ez dutelako ote, edo Natur Arloan egiten den ebaluapenak haurra sakonean aztertzen ez duelako ote?

Bigarren hipotesi honen alde jarriko nintzateke, dakigun bezala jakinda, 8. mailan oraindik, nahiz eta klasean behin eta berriro gai horiek azaldu, zutik dirautela haurren kontzepzio okerrek.

Natur-eko emaitzekin zuzenki erlazionaturik agertzen ez badira, ez da zuzenki erlazionaturik ez daudelako, zuzenki erlazionaturik egonik ere, ebaluazioak ez duelako behar bezala sakontzen haurren benetako kontzepzioetan.

Bestalde, goian esan dugun bezala, Natur-eko errendimenduarekin zerikusi garbia dute PK2-k, eta faktore hori saturatzen duen LANDAREAK aldagaiak.

2. Eremutik Independenteak, gehienetan, inguruko kontzepzio prebioekiko independenteago agertzen ziren, hasieran egin genuen azterketa deskribatzailean.

Gerora pasatu ditugun galdekizun koantifikagarrietan (Itaun32 eta Itaun61), koerlazio esanguratsuak agertu dira Eremutik Independentziaren eta kontzepzio okerrekiko independentzi handiagoaren artean.

Itaun61eko MATERIA, AIREA, LURRA eta UGALKETA gai-multzoetan eta Itaun32ko ANIMALIAK eta LANDAREAK multzoetan, (...).